“Itaca” *****

“Itaca” ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-itaca/@@download/image/Itaca_The_Soulbreaker_Company.jpg
2010/11/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
The Soulbreaker Company
112.zenbakia
Benetan txundituta utzi nau Gasteizko talde honek. Maila bikaineko lan honetan 70eko hamarkadako kutsuko rocka lantzen dute. Diskoa entzuten hasi orduko, abesti bakoitzari talentua dariola sumatuko du entzuleak. Konposaketek sentipen gozoak dakarkigute burura, abesti bakoitza estasi hutsa da. Teklatuak, saxoa eta gitarrak nola lotzen diren entzun eta bata bestearentzako sortu direla irudituko zaigu; emaitza teknikoa konplexua da. Hori guztia gutxi balitz, Galeseko Foel’s-en grabaturiko soinua, ezin hobea da. Originaltasun falta egotzi dakieke, baina Itacarekin perfekzioa ukitu dute eta hemen bertakoak dira gainera, hala ematen ez duen arren.