II. Topa Eszenika Usurbilen irailaren 16tik 19ra arte

II. Topa Eszenika Usurbilen irailaren 16tik 19ra arte https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-ii-topa-eszenika-usurbilen-irailaren-16tik-19ra-arte/@@download/image/2010987242II_Topa_Eszenika.jpg
2012/12/13
berria
Bigarren urtez, euskarazko antzerki-esperimentazioko tailerrek, ikuskizunek eta askotariko ikastaroek hartuko dute Sutegi aretoa. Bestalde, aurten sortu berri den Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAE) bere burua aurkeztu eta bere helburuak azalduko ditu mahainguru batean. 

Irailaren 16tik aurrera Usurbilen egingo diren topaketek hiru aurrekari dituzte antolatzaileek argitu dutenez: Aulestiko Artedrama Euskal Laborategia (ADEL), Zarauzko "Brainstorming" eta Oreretako Eztena Teatro Egunak.

Hiru egunez, Usurbilera hurbiltzen diren antzerkigile eta antzerkizaleek tailerrak, ikastaroak eta ikuskizunak izango dituzte eskura, guzti-guztiak euskaraz eta Sutegi aretoan.

Tailer edo ikastaroetarako lekuak mugatuak dira eta, beraz, izen-ematea lehenbailehen egitea gomendatu dute antolatzaileek, txerriki@gmail.com helbidera mezua bidalita. Kontuan izan, EHAZko bazkideek %10eko beherapena izango dutela.

-    Bi egunetarako bonoa: 65 € (larunbateko bazkaria barne + 4 ikuskizunerako sarrera)
-    Ostiralerako bonoa: 20 € (ostiraleko ikuskizunerako sarrera barne)
-    Larunbaterako bonoa: 45 € (bazkaria barne + ikuskizunerako sarrera)


Hona II. Topa Eszenikaren eskaintza

IKASTAROAK

Ostiralean (hilak 17), 16:00-19:30 bitarte: "Teatroa eta poesia".
Hizlariak: Oier Gillan eta Iñigo Ortega.

Larunbatean (hilak 18), 10:00-13:30 bitarte eta 16:30-19:30 bitarte: "Aktorea eta pertsonaia. Adierazpena eta sorkuntza. Esentziak, antzerkiaren lehen barneratze prozesuak".
Hizlariak: Ainhoa Alberdi, Amaia Fernandez eta Margari Altolagirre.


IKUSKIZUNAK

Ostegunean (hilak 16), 20:00tan: "Heroi Heroi"
Ostiralean (hilak 17), 20:30ean: "Mikelenak"
Larunbatean (hilak 18), 20:30ean: "Oteiza =/= Gizartea"
Igandean (hilak 19), 20:00tan: "Munstroa"


Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkartearen (EHAE) aurkezpena: igandean (hilak 19), 18:00tatik 19:00etara bitarte Sutegin.