Heroe secreto ***

Bihotz galiziarra duen musika beltza. Esaldi hau nahikoa litzateke Aneirosen lana bi hitzetan deskribatzeko; arinegia litzateke, ordea. Azalekoa. Musikariak mestizaje erakustaldi bitxia egin du, aurreritzirik gabea, bluesaren tradizioa eta egungo eragin modernoagoak egoki uztartuz. Horretarako, aparteko musikari koadrila izan du aldamenean: Xacobe Martinez, Roberto Somoza, Javier Diaz, Paula Martins
Diskoa entzunda, funtsean, hauxe irudipena: Atlantikoa, ozeanoa baino, Galizia eta Hego Karolina banatzen dituen ibai besterik ez da.