Gazte Bidaia´09 argazki lehiaketan, Erroma nagusi

Gazte Bidaia´09 argazki lehiaketan, Erroma nagusi https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-gazte-bidaia09--argazki-lehiaketan-erroma-nagusi/@@download/image/200910292106Forum_Magnum_Web.jpg
2012/12/13
berria
 Gazte Bidaia´09  argazki lehiaketan, Erroma nagusi
Igor Zalbidea Uriarte bermeotarraren `Forum Magnum´ argazkiak irabazi dau Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzuak (GIZ) bosgarren urtez antolatutako Gazte Bidaia argazki lehiaketa. 

Txapelketan parte hartu duten 135 argazkien artean onena Igor Zalbidea 33 urteko bermeotarrak Erromako Foroan ateratako irudi ikusgarri hau dela ebatzi du Asier Gabantxok (Kultura, Gazteria eta Hezkuntza Saileko zinegotzi delegatua), Tere Armaoleak (Foto Mª Tere), Beñat Bonillak (Bonilla Argazkiak) eta Susana Regidorek (Kultura, Gazteria eta Hezkuntza Saila) osaturiko epaimahaiak. 300 euroko saria berak eskuratu du.
Bigarren postua, ordea, Aitor Gonzalez Barinagarrementeria gernikarrarentzat izan da, Lintzako aterpetxetik Lesam-era (Pirinioak) bidean egindako argazki lasai eta barea da berea. Eta 225 euroak ere bai, noski.
Hirugarren saria (150 euro) Mungiako Josu Basterra Atutxak bereganatu du, Petra, herri arrosa izenaz bataiatu duen erretratuagatik.  Petra hiriko altxorra iruditan betikotzeko bi ordu eta erdiko bidea egin omen zuen oinez.
Hiru argazki irabazleak Bermeoko GIZek azaroaren azken astean kaleratuko duen 2010eko egutegian (hormakoan eta poltsikokoan) agertuko dira. Bestalde, 30 argazki finalistak Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan izango dira ikusgai abenduaren 4tik 13ra bitarte, 18:00etatik 21:00ak arte.

Inoiz baino pate hartzaile  gehiago izan dira aurten, 41 guztira; 135 argazki. Donostiatik, Durangotik, Bilbotik, Arrigorriagatik, Ugaotik, Galdakaotik, Mungiatik, Gernikatik, Busturiatik, Bakiotik eta Bermeotik iritsi dira proposamenak, baita Zaragozatik ere!
Honetan trebea bazara, edo besterik gabe, oporretako une berezienak betikotzea gustuko baduzu, adi ibili, datorren urtean ere deialdia egingo dute eta. Bien bitartean, gozatu irudiokin.