“Gargantuan Melee” *****

“Gargantuan Melee” ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-gargantuan-melee/@@download/image/Atom_Rhumba_Gargantuan_Melee.jpg
2011/01/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Atom Rhumba
114.zenbakia
 “Gargantuan Melee” *****
Laukote euskal herritarra –jada bilbotorra denik ezin esan Iñigo Firehead (baxua) eta Joseba Irazoki (gitarra) baitaude taldean– itzuli da eta lan berria dakar hortz tartean. Piztia basati bueltatu da. Kantetan sobera zegoen guztia kendu, eta doinuak estutu egin dituzte punk esentzia barreiatzen duen r’n’r grabazio hezea plazaratuta; orkatilak zingira lokaztuan hondoratuta dituztela dirudi. Horren erakusle, gitarren arteko galdera-erantzun basak, baina ñabardurez josiak era berean. Haatik, kantu lasaiagoetarako eta jazz kutsuko tarteetarako lekua ere utzi dute.