For the whole world to see *****

Behin baino gehiagotan entzun dugu Bad Brains beltzez osaturiko lehendabiziko punk taldea izan zela. Erratuta geunden. Drag City zigiluak plazaratu berri duen berrargitalpen honi esker jakin dugu 1971 urtean Detroiten Death izeneko taldea eratu zutela Hackney abizendun hiru anaia beltzek. Stooges, Alice Cooper, Hendrix eta antzeko pizti klasikoetatik edan, eta 70eko hamarkadako hard rock eta 60ko garage-rock estiloetan bustiriko proto-punk doinu bikainak grabatu zituzten nerabe afro-amerikar hauek; tartean, Politicians in my eyes ezinbestekoa. Dokumentu historikoa.