Euskarazko Film Laburren VI. Zirkuitua

Euskarazko Film Laburren VI. Zirkuitua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-euskarazko-film-laburren-vi-zirkuitua/@@download/image/20093168716ZIRKUITUA.jpg
2012/12/13
berria
 Euskarazko Film Laburren VI. Zirkuitua
Euskarazko Film Laburren VI. Zirkuituak apirilaren 4a bitarte iraunen du. Beraz, oraindik garaiz zaudete aurtengo edizioan parte hartu duten 8 filmetako bat, edo guztiak, ikusi eta gozatzeko.

Martxoaren 5ean, ostegunarekin, hasiera eman zitzaion Topaguneak antolatzen duen Euskarazko Film Laburren Zirkuituari.  Jaialdiak 6. edizio du honekin. Guztira, 47 emanaldi izango dira 46 herri eta hiritan. Lehenengo aldiz, gainera, gure sortzaileen lanak Euskal Herritik kanpo ere erakusten ari dira: Bartzelonan, Erroman, Parisen, Londresen eta Shanghain. Segidan duzue gaurtik apirilaren 4a bitartean filmak eskainiko dituzten herrien zerrenda:
Martxoak 18: Urretxu
Martxoak 20: Paris eta Soraluze
Martxoak 21: Shangai
Martxoak 22: Markina
Martxoak 24: Gasteiz
Martxoak 25: Bilbo
Martxoak 26: Arrasate, Irurtzun eta Santurtzi
Martxoak 27: Igorre, Amezketa, Areatza, Zizurkil eta Atarrabia
Martxoak 31: Ortuella, Mahatserria eta Ordizia
Apirilak 1: Zumaia
Apirilak 2: Hernani, Derio, Durango, Ermua, Irun eta Tolosa
Apirilak 3: Londres, Arespalditza, Lekunberri, Ezkio-Itsaso, Antzuola eta Biasteri.

Parte hartu duten film laburren kartelak ikusteko klikatu hemen.
Segi Topagunearen webgunera.