Esther Murelaga: "Ez naiz ertzaina, kazetaria naiz!"

Goizero-goizero, 'Euskadi Irrati'-ko eta 'Gaztea'-ko uhinetan, entzule askorentzat galderarik garrantzitsuena dena erantzuten du Esther Murelagak (Lekeitio, 1979). "Zer berri euskal errepide sarean?"
Zein kazetarirekin ematen duzu trafikoaren berri gusturen?
Hau konpromisoa… Erregistroak ezberdinak dira Euskadi Irratian eta Gaztean. Bataren seriotasuna eta bestearen bizitasuna gustatzen zaizkit, oreka hori gustatzen zait.
Eta zeinekin sufritzen duzu?
Istripu larri bat dagoenean pasoa ematen dizun kazetariarekin.
Entzule askorentzat esataririk garrantzitsuena zarela esan daiteke?
Baietz esan daiteke. Ni ere gidaria naiz, egunero-egunero 120 kilometro egiten ditu autoan, askotan denbora justuarekin...
Errepidean gidari ona al zara?
Baietz uste dut, nahiz eta aitortzen dudan azkar ibiltzen naizela.
Autopista, autobidea edo bigarren mailako errepideak, zer nahiago?
Lekeitiotik ateratzeko bigarren mailako errepideak besterik ez ditut, eta lanera joateko ere bigarren mailakoak erabiltzen ditut. Entrenigarriagoak egiten zaizkit, eta oso auto gutxi ibiltzen da, Morgako errepidean adibidez.
Jaikitzen zarenean, zer da egiten duzun aurreneko gauza?
Leihoa zabaldu, neguan zein udan, eta irratia piztu.
Eta azkena eguna amaitzeko?
Gehienetan, irakurri, lo geratu arte. Orain, El tiempo entre costuras eleberriarekin ari naiz.
Estherrek gainean behar du beti?
Zerbait beltza. Askotan arropak eskegitzen ditudanean gotiko batenak direla pentsatzen dut.
Eta zerekin ez zaitugu inoiz ikusiko?
Momentuz, takoidun zapatekin. Baina aurrerantzean, nork jakin...
Bizio kontrolaezinena?
Etxean enbutidoa edo txokolatea baldin badago amaitu arte ez dut bakerik izaten. Konponbidea: ez ditut erosten!
Ahotsagatik ezagutu al zaituzte inoiz lanetik kanpo?
Inoiz ez. Lanean Euskara batua erabili behar dut, baina kalean lekeitiarrez berba egiten dut, eta horrek zailtzen du ezagutzea.
Kazetaria ala ertzaina zaren zalantza izango du batek baino gehiagok.
Niri behin galdetu didate, baina badakit Gazteako Dida saioko entzule askok galdera hori egin dutela. Ez naiz ertzaina, kazetaria naiz!
Txorierriko igarobidea, Arrontegiko zubia, Agirletako igoera...
Entzule askok ere, entzunaren entzunez, ezagutzen dute orain Euskal Herriko errepide sarea. Hala ere, oraindik jendeari kostatu egiten zaio Gipuzkoa 20a non dagoen kokatzea: Donostiako autopista zaharra da. Jendeak oraindik A8a deitzen dio.
Zein izan da irratian kontatu duzun istripurik handiena?
Auto gehien tartean izan zirena, Bilboko bat, lanean hasi eta bi hilabetera. 53 autok jo zuten elkar AP8 autobidean, Kantabriara bidean. Zorionez, txapa istripua izan zen eta inork ez zuen minik hartu.
Kontatu ezin den informaziorik egoten al da istripuetan?
Pribatutasunetik aparte, askotan kamioiek zama galtzen dutenean zer erori zaien ez kontatzeko eskatzen digute Segurtasun Sailetik, bestela jendea genero bila joaten delako: Coca Cola, garagardoa edota janaria, esaterako.
Hemengo errepideetan ere puntu beltzak egongo dira ba?
Bai. Niri atentzio gehien ematen didana Etxegaratekoa da (N1). Beti dago kamioiren bat matxuratuta. Antza denez, gasolina merke saltzen duen gasolindegi bat dago gainean; kamioi batzuk justuan hasten dira mendatea igotzen eta askotan ez dira ailegatzen.