Envenenado

Barakaldoko punk rock taldearen musika ibilbidea jasotzen duen behin betiko bilduma karrikaratu du Gor disketxeak. Parabellum-ek bost disko argitaratu zituen 1985 eta 1997 bitartean. Lan honetan, guztira, 20 kantu daude eta azken boladako ohiturari eutsiz, bideo-klipa dakarren CD ROM pista bat dago. Horrez gain, taldearen biografia ere badakar, liburuxka batean.