Eneko Sein: Txapelik gabe ilargira ere ez!

hedabideek bere berri eman baino askoz lehenago aski ezaguna zen Eneko Pasai
Donibanen. Ikasketak, arrauna eta abeltzaintza uztartzen zituela erakutsi ziguten orduko erreportajeek, baina, zertan da orain bere bizitza? txapela buruan duela gidatzen du traineru arrosa Pasaiako badian barna eta, abarkak soinean, astoak gobernatzen ditu Jaizkibelgo lurretan.
Bateragarriak al dira itsasoa eta mendia?
Oraingoz behintzat bai, bietan ibiltzen naiz gustura.
Baina bat aukeratzekotan
Dudarik gabe, mendia. Momentuz biak dira hobbyak, baina arraunetik ez dago bizitzerik; baserritik, ordea, bai.
Eta, gobernatzeko, zer nahiago: gizakiak ala abereak?
Neskak! Kar, kar, kar. Egia esateko, lau hankatakoak askoz ere errazagoak dira, ziur.
Astoei, akuilua ala hitz goxoak?
Builak. Akuilua askotan erabiltzea ez da komeni, astoek sufritu egiten dute.
Traineruan, inoiz huts egiten ez duen animo oihua?
Estropadako azken minutukoa, paladaz igotzeko esaten dudanean.
Inoiz kentzen al duzu txapela?
Bai, dutxarako eta lotarako. Hala ere, noiz edo noiz sartu izan naiz dutxara txapela eta guzti!
Jateko? Eta edateko?
Asteazkenetan elkartean jaten dugun patata tortilla, eta edateko: sagardoa edo ardoa.
Parrandarako
Batez ere herri txikietako jaiak, trikitixa edo garai bateko abesti zaharrak eta konpainia neskekin bada hobe! Kar, kar, kar.
Ilargira zer gabe ez zinateke joango?
Txapelik gabe ez noski. Eta neskak ere ez daitezela falta.
Ikusezina izateko boterea bazenu
Banku bat atrakatu eta izugarrizko pabilioia eraikiko nuke ganadua bertan edukitzeko.