“Death, glory and the end of the world” ****

“Death, glory and the end of the world” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-death-glory-and-the-end-of-the-world/@@download/image/Kruger_DeATh_glory_and_the_end_of_the_world.jpg
2010/05/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Kruger
107.zenbakia
Atmosfera ilunetara garamatza Kruger talde suitzarraren azken lanak. Sludgetik post doinuetaranzko bidea esploratzen jardun dute, erritmo zapaltzaile eta gitarra riff indartsuekin, digeritzeko gogorra den emaitza lortu arte. Entzuteko zaila izan arren, gerora miresmena sortzen duen disko horietakoa lortu dute. Urruneko ahotsek gidaturiko abesti luzeek kontzentrazio sakona eskatzen dute diskoaren muina barneratu ahal izateko. Gojirako Joe Duplantierren laguntza izan dute Muscle abestian, eta horrek agerian utzi du taldearen potentziala.