“BSO” *****

“BSO” ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-bso/@@download/image/checkpoint_rock_fermin_muguruza.jpg
2009/06/04
kritika
Testua: Jasone Sears
Checkpoint Rock
97.zenbakia
 “BSO” *****
Izen bereko dokumentalaren soinu banda CD formatuan kaleratzea detaile polita izan da. Egindakoari hedapen handiagoa ematen diolako, eta telebista edo zinema ez diren beste formatuen bidez ere gozatzeko modua eskaintzen duelako. DAM, arabieraz abesten duen Palestinako lehenengo rap taldea, edo Safaa Arapiyat, hip hop mezuak haizatzen dituen neskatoaren doinuek, dokumentu historikoaren kutsua ere ematen diote disko ziraragarri honi. Eta guztia, 52 orrialdeko liburuxkak lagunduta. Ezbairik gabe, preziorik gabeko elkartasun keinu musikala.