Aritzatxu Rock Freeren azken ekitaldia

Aritzatxu Rock Freeren azken ekitaldia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-aritzatxu-rock-freeren-azken-ekitaldia/@@download/image/20116272532aritzatxu_rock_Free_1.jpg
2012/12/13
berria
 Aritzatxu Rock Freeren azken ekitaldia
Urteen joanarekin Euskal Herriko punk rock jaialdi entzutetsuenetariko bat izatera iritsi da Bermeko Aritzatxu. Aurtengoa azken urtea izango dela adierazi dute antolatzaileek eta dena eman nahi izan dute azken txanpa honetan. 

1998an antolatu zuten jaialdiaren lehen edizioa. Aurtengoa hamargarrena izango da. Urterik urte egindako lanak bere fruituak eman izan ditu eta Euskal Herriko punk rock jaialdi garrantzitsuenetarikoa izatera iritsi da. Urterik urte doakoa izan da gainera Bermeko Pergolan eskaini diguten festa.

 'Azken txanpa eta gero arte!!' jarri diote kartelari goiburuan antolatzaileek. Nuntxaku Kultur Elkarteak aditzera eman du azkena izango dela aurtengoa. Eta ibilbideari merezi duen bezalako bukaera eman nahian talde sorta polita osatu dute: NCC donostiarrak, Pleonakis Plectos barakaldoarrak, Penadas por la ley bilbotarrak, Norman eibatarrak, Screaming Targets donostiarrak, Trapagarango Bugatti, Madrilgo Motociclon, Bartzelonako The Capaces, Oreretako Boogie Van, Riff Trukers gernikarrak, Elorrioko Serdmond's eta Bermeoko Los Putos.

Kontzertuak onak bada, baina albistea txarra.. Krisiak desagertarazten duen beste jaialdi bat gehiago. Urtero jarraitzaile andana bildu ohi du Bermeko jaialdiak eta aurtengoa azkena izanik gehiago izango dira ziurrenik. Uztailaren 16an eguerdiko ordu batetatik aurrera Pergolan. Ez adiorik!