And the Oscar goes to…

And the Oscar goes to… https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-and-the-oscar-goes-to/@@download/image/2010352551Avatar-wallpaper-2000.jpg
2012/12/13
berria
Oscar sari preziatuak banatuko dituzte igandean, AEBetako Los Angeles hirian. Bi filmek, James Cameronen 'Avatar'-ek eta Catherine Bigelowen 'The Hurt Locker'-ek  bereganatu dituzte izendapen gehien. Zientzia fikziozko hiru dimentsiodun filma da 'Avatar'. 'The Hurt Locker', bere aldetik, Iraken lanean dabilen AEBetako lehergailu teknikari talde bati buruzko pelikula da.

Aurten, lehen aldiz, film onenaren atalean 10 pelikula daude, bost izan beharrean. Hona hemen izendapen nagusiak:

Filma: 'Avatar', 'The Hurt locker', 'Up in the air', 'Precious', 'Up', 'Inglorious basterds', 'An education', 'A serious man', 'The blind side' eta 'District 9'

Zuzendaria: James Cameron ('Avatar'), Kathryn Bigelow ('The Hurt Locker'), Quentin Tarantino ('Inglorious basterds'), Lee Daniels ('Precious') eta Jason Reitman ('Up in the air').

Gizonezko aktorea: Jeremy Renner ('The Hurt Locker'), Jeff Bridges ('Crazy Heart'), Goerge Clooney ('Up in the air'), Colin Firth ('A single man') eta Morgan Freeman ('Invictus').

Emakumezko aktorea: Sandra Bullock ('The Blind side'), Helen Mirren ('The last station'), Carey Mulligan ('An education'), Gabouret Sidibe ('Precious') eta Meryl Streep ('Julie&Julia').