Udako grabazioak, udazkeneko uzta

Udako grabazioak, udazkeneko uzta https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/09/10
albiste-laburra
  Udako grabazioak, udazkeneko uzta
Sarean asko zabaldu den Jurgi Ekizaren grabazioaz gain, bestelakoak ere izan dira uda honetan, baita Tolosako Bonberenea estudioetan ere. Hala nola, Bi bala eta Ze esatek! taldeek euren disko berrietan lan egin dute. Garate estudioetan Con x the banjo taldeko musikariek diskoa grabatu dute Arkarazo teknikarien gidaritzapean. Ken Zazpi taldeak Higain estudioetan lanean izan da Haritz Harreguy eta Ricky Faulknerrekin batera.