Gosling eta Stone berriz batera

Damien Chazelle zuzendari gazteak publiko zein kritika zur eta lur utzi zituen Whiplash (2014) lehen filmarekin. Bada, bere bigarren lanerako Hollywoodeko izarrik dirdiratsuenetako bi batuko ditu: Ryan Gosling eta Emma Stone. Lehena jazz piano-jotzaile bat izango da, eta bigarrena aktore bihurtu nahi duen neska, Los Angelesen kokatutako den musikalean. Aktore bikoteak Crazy, Stupid, Love (2011) eta Gangster Squad (2013) filmetan erakutsitako kimika berreskuratzen badu, asko irabazita izango du filmak.