Ellen Page Afganistanen

Leslie Martz marinearen azalean sartuko da Ellen Page bere hurrengo proiektuan. Afganistaten AEBetako ejerzitoak burututako operazioetan Emakumeen Konpromisoa Lortzeko Taldea deritzenaren buru izan da Martz. Bere lana emakume afganiarren konfiantza lortu eta euren senar gerrilarien gaineko informazioa lortzea izan da. Sekretupeko ikerketa horiek beste sekretu bat gorde bitartean burutu behar izan du, izan ere, ejerzitoko nagusiei homosexuala izatea ezkutatu behar izan die denbora horretan guztian zehar.