‘Cobain: Montage of Heck’

Kurt Cobainen bizitza biltzen duen baimendutako lehen dokumentalak da. Berlingo eta Sundanceko film jaialdietan izan ondoren, mundu zabaleko zinema aretoetan eskainiko dute pelikula, baina epe mugatu batez izango da aretoetan. Gainera, oraindik ez dituzte estreinuen datak zehaztu. Orain arte egin diren beste dokumentaletan ez bezala, honetan, Krist Novolosevic edota Courtney Lovek propio egindako adierazpenak topatuko ditugu. Frances Bean Cobain, musikariaren alaba, da ekoizlea.