El mal ya está hecho

El mal ya está hecho https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/10/13
kritika
Testua: Jaione Dagdrommer
Cordura
166.zenbakia
El mal ya está hecho
Bueltan da hiru urteren ondoren talde bilbotarra. Disko honetan produkzioan salto handia eman du, sakontasun gehiago lortuz abestietan, hain berea duen nerbio puntu hori galdu gabe. Pasarte progresibo eta aldakorrez osatutako lana da, kanta bakoitzaren barruan abesti txikiagoak baleude bezala. Zenbat eta gehiago entzun gehiago hazten den diskoa da, supernoba baten gisa, gu bere distirak liluraturik inguruan biraka gabiltzan planeta hutsalak besterik ez garela sentiarazteraino. Eta bere grabitateak erakarririk, ohartu gabe, berriz ere play botoia sakatzen aurkituko duzu zeure burua. Abisatuta zaude.