Itsasoaren festa Ondarretan

Itsasoaren festa Ondarretan https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/08/19
berria
Itsasoaren festa Ondarretan

Donostia 2016k Itsasfest jaialdia ospatuko duabuztuaren 27an.

 

Donostia Europako 2016ko Kultur HiriburuakItsasfest jaialdia, "naturaren eta iraunkortasunaren ospakizun handia",antolatu du abuztuaren 27rako. Ondarretako hondartzan izango da, Donostian.

Ekimen honen helburua hainbat gairen ingurukohausnarketa plazaratzea da, eta, batik bat, ingurumenarekin etairaunkortasunarekin lotutako hainbat aferaren aurrean galderak mahai gaineanjartzea.

Jaialdian, 30 elkarte, ikerketa zentro, aditu,GKE, sentsibilizazio zentro, erakunde publiko, auzokide elkarte, nekazariekologiko eta artisauk hartuko dute parte, "dogma hertsietatik ihesi,publikoa hezi, sustatzeko eta nork bere buruari galderak egiterabultzatzeko".

Itsasfesten erdigunea Haizearen Orrazia izangoda, bertan jarriko dute Pentsamendugunea, eta 20 zientzialari, ikertzaile etaadituk naturarekiko gure harremanaz, gure bizimoduaz eta naturaren kudeaketazjardungo dute.

Gainera, haurrentzako eta helduentzakoikastaroak, erakusketak (Judas Arrieta, Joseba Mercader…), kontzertuak(Delorean, Mursego…), proiekzioak ("Gutik zura"…), gastronomia jarduerak etaumeentzako jolasak ere egongo dira. Hilaren 27a baino lehenago ere, halaber,egongo da zer egin: Euskal Kostaldeko geoparkerako txangoak edo Urdaibaikobiodibertsitate zentrorako bisitak, esaterako.

  • 14:00 - 15:00 > GRUPO MARÉ BAIXA
  • 20:00 - 21:00 > BAYWAVES (Dabadabarekin elkarlanean)
  • 21:00 - 23:00 > DJ P3Z
  • 23:00 - 00:30 > DELOREAN (laguntzailea: Kutxa Kultur Festibala)