Euskara online eta doan praktikatzeko aukera zabalik!

Euskara online eta doan praktikatzeko aukera zabalik! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskara-online-eta-doan-praktikatzeko-aukera-zabalik/@@download/image/gaztezulo_mintz_1473244904.jpg
2016/09/07
berria
Euskara online eta doan praktikatzeko aukera zabalik!
Mintzanetek euskara online eta doan praktikatzeko aukera eskaintzen dizu. Bidelariak (euskara maila hobetu nahi dutenak) zin bidelagunak (euskara ongi dakitenak) bilatzen dituzte. Animatu!

Mintzaneten mezua:

Euskaraz hitz egiteko zure zain daude!

Kaixo, lagun,
Mintzanet euskara online eta doan praktikatzeko aukera da. Bertan, bidelariak (euskara maila hobetu nahi dutenak) eta bidelagunak (euskara ongi dakitenak) Internet bidez elkartzen ditugu euskaraz hitz egin dezaten.
Euskaraz solastu eta hobetu nahi dutenak bidelagunen laguntzaren zain daude.
Kartelean eta hurrengo bideoan ikusi ahal duzue zergatik daukaten bidelagunen beharra.

Agian, zure elkarteko norbaiti egitasmoa interesgarria irudituko zaio.
Aukerarik balego, zabaltzea gustatuko litzaiguke.
Mila esker eta ongi izan!