Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Ravalear'

Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Ravalear' Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaizka-izagirreren-telesail-gomendioa-ravalear/@@download/image/ravalear serie.jpg
2026/10/22

Testua: Gaizka Izagirre

Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Ravalear'

‘RAVALEAR’
⭐⭐⭐⭐(4/5)
Pol Rodríguez, Isaki Lacuesta
6 atal
HBO Max

Ravaleal thriller sozial bizia eta errealista da: pistolarik gabeko tentsioa eraikitzen du, baina etengabeko arrisku-sentsazioarekin. Gaur egungo gatazka sakonak jorratzen ditu —etxebizitzarako sarbidea, funts putreen jarduna, arrazakeria, immigrazioa eta okupazioa—, guztiak El Raval auzoan gurutzatzen diren istorio anitzen bidez ehunduta. Dokumentazio-lan sendo batean oinarritzen da, baina fikzioaren taupadari eutsiz. Planoen, muntaiaren, musikaren eta, oro har, eszenaratzearen arteko uztarketa ikusgarria da. Fikzioari dokumentalen errealismo gordina erantsi diote, baina, aldi berean, erritmo frenetiko eta indartsua emanda. Formak eta narrazioak eskutik egiten dute aurrera kontakizun osoan zehar, eta pertsonaien arku dramatikoa etengabe elikatu eta aberasten dute. Hizkuntza aniztasuna ere istorioaren parte da: katalana nagusi bada ere, gaztelania, arabiera, urdua eta ingelesa entzun daitezke, eta auzoko mosaiko soziala islatzen dute. Bikaina!

Onena: Gidoia eta gaia.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: Les Misérables (Ladj Ly, 2019).