Badator Bertso Eguna 2015!

Badator Bertso Eguna 2015! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-bertso-eguna-2015/@@download/image/bertsoeguna2015_1422450356.jpg
2015/01/28
berria
Erredakzioa @Gaztezulo
Badator Bertso Eguna 2015!
Larunbat honetan, urtarrilak 27, izango da Donostiako Udalak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Kutxa eta EITBren laguntzarekin antolatzen duten Bertso Eguna. Goizeko 12:00etan hasiko da, Donostiako kaleetan eta gauera bitarte, hainbat ekitaldi interesgarri nagusituko dira.


1968an hasi ziren Gipuzkoako hiriburuan garaiko bertsolariak omentzeko asmoz, Bertsolari Eguna antolatzen. Orduz geroztik, urtero-urtero egin dute Donostian, 1970eko eta 1980ko salbuespenekin. Aurten 20 uirte betetzen dira, 1995ean, Bertsozale Elkarteak ekimenaren helburua aldatu zuenetik, eta orduz geroztik, Kursaaleko oholtza bilakatu da ekimenaren topaleku nagusia.

Berrogeita seigarren edizioa izango da, hortaz, aurtengoa, eta hiru hitzordu nagusi izango ditu. Goizean, 12:00etatik aurrera, Donostiako kaleetan barrena ariko dira, guztira, bederatzi bertsolari, Bretxan, Konstituzio plazan eta Ikatz kalean, bertso saio bana egiten.

Arratsaldeko 18:00etan izango da, hala ere, eguneko ekitaldi nagusia, Kursaalean. Guztira hamababi bertsolarik parte hartuko dute, Unai Iturriagak, Unai Agirrek, Nerea Ibarzabalek, Alaia Martinek, Maialen Lujanbiok, Aitor Mendiluzek, Nerea Elustondok, Eneko Lazkozek, Onintza Enbeitak, Sustrai Colinak, Andoni Egañak eta Amets Arzallusek, besteak beste.

Eguna behar bezala amaitzeko, bertso afaria eta festa egingo dute Manteo Kiroldegian, Oskar Estangaren Bat-batean ikuskizunarekin 2015eko ekimena itxiz.

EGITARAUA


12:00etan Donostiako kaleetan:
Amaia Agirre, Iñaki Zelaia, Eneko Fernandez, Arrate Illaro, Xabi Igoa, Nahikari Gabilondo, ANder Elortegi, Unai Gaztelumendi eta Maddalen Arzailusek saio bana egingo dute Bretxan, Konstituzio plazan eta Ikatz kalean

18:00etan ekitaldi nagusia:
Kursaaleko Areto Nagusian Unai Iturriaga, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Nerea Elustondo, Eneko Lazkoz, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Andoni Egaña eta Amets Arzallus.

21:00etan afaria eta festa Manteo kiroldegian:
Bat-bateko saioetan arituko dira kantuan Jone Uria, Beñat Gaztelumendi, Xebastian Lizaso, Irati Anda eta Fredi Paia. Ondoren Bat-batean ikuskizuna izango da Oskar Estangaren eskutik.

SARRERAK


Ekitaldi nagusia + afaria:
- Arrunta: 40 euro
- Bazkideak: 33 euro
- Gazteak: 30 euro

Ekitaldia:
- Arrunta: 18 euro
- Bazkideak: 13 euro
- Gazteak: 8 euro

Sarrerak salgai:
Bertsosarrerak.eus webgunean
Argibideak:
943694129 (Bertsozale Elkartea)