Txikitasunaren handitasuna

Txikitasunaren handitasuna https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/04/13
erreportajea
Zuriñe Maguregi @zuritxuli. Ilustrazioa: Irati Fernandez Gabarain
Txikitasunaren handitasuna
Gizadiaren historian zehar eta denbora luzez, gauza txikien mundua ikusezina izan da, begiz ikusteko gai ez ginelako. Ehunka urtez ez da txikitasunarentzako lekurik egon.

Guztiok aho zabalik geratzen gara itsasoaren handitasunaren aurrean, unibertsoaren mugagabetasunak liluratzen gaitu. Baina aldi berean, goibel sentitzen garen momentuetan, leku txiki eta ezkutuetara jotzen dugu babes eta lasaitasun bila. Eta txoko txiki horretatik indartsuago irtengo gara, osatuago, ausartago.

Globalizazioak irensten gaituen heinean eta bat-bateko harremanek ahalbidetzen dituzten komunikazio kanalak eta teknologiak gure egunerokotasuna inbaditzen duten neurrian, gertutasunaren balioa handitzen doa. Gertukoaren beharra dugu eskuetatik eta imajinaziotik alde egiten digun gizarte zabal honetan, eta txanponaren bi aldeak bateragarriak izateko jarduten dugu egunez egun.

Txikikitasuna ez da tamaina edo neurri kontua, jarrera kontua baizik. Eta gaztezulotarrok txikitasunetik egin daitezkeen gauzen handitasuna aldarrikatzen dugu.

Neurriz txikiak bagara ere, txikitasunari fidela izatea gauza handia delako.