Bigarren eskuko merkatuetan barrena

Bigarren eskuko merkatuetan barrena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bigarren-eskuko-merkatuetan-barrena/@@download/image/43p32-1.jpg
2004/07/02
erreportajea
Bigarren eskuko merkatuetan barrena
Ez dakizu astebukaeran zer egin? Guk proposamen aparta dakarkizugu: bisitaldia Euskal Herriko bigarren eskuko merkatu nagusietara. Hainbat gauza ohiko prezioan baino merkeago erosteko aukera izango duzu azoka berezi hauetan.

Gasteiz
Non: Espainia plazan.
Noiz: Igandeetan eta jaiegunetan, 09.00etatik 14.00etara.
Zer: Bildumazaleen bigarren eskuko objektuak: diskoak, posta zigiluak, liburuak… Baita altzariak ere. Ez da bigarren eskuko arroparik saltzen.

Iruñea

Non: Landabe auzoan.
Noiz: Igandero, 10.00etatik 14.00etara.
Zer: Bigarren eskuko gauzak: arropa, diskoak, liburuak, altzari txikiak… Horrez gain, barazki eta janari postuak ere izan ohi dira.

Iruñea

Non: Alde Zaharreko San Jose plazan.
Noiz: Hilabeteko lehen larunbatean,
10.00etatik 14.00etara.
Zer: Arropa, liburuak, diskoak, altzariak eta abar.

Bilbo

Non: Alde Zaharreko Plaza Berrian.
Noiz: Igandero, 08.00etatik 14.00etara.
Zer: Liburuak, diskoak, zigiluak, komiki eta tebeo zaharrak eta bildumazaleentzako beste hainbat objektu. Baita artisautza lanak ere.

Bilbo

Non: Boluetako plazan.
Noiz: Igandero, 10.00etatik 14.00etara.
Zer: Arropa, diskoak, altzariak, liburuak eta artisautza lanak.

Hondarribia

Non: Jostaldi pilotalekuan.
Noiz: Hilabeteko lehen igandean, 10.00etatik 14.00etara.
Zer: Arropa, diskoak, liburuak eta etxeko tresnak.

Ahetze

Non: Herriko plazan.
Noiz: Hilabeteko hirugarren igandean, 10.00etatik 18.00etara.
Zer: Arropa, liburuak, diskoak, haurrentzako jolasak, altzari zaharrak eta bestelakoak.

Donostia

Non: Loiolako Txomin auzoko plazan.
Noiz: Larunbatero, 10.00etatik 14.00etara.
Zer: Arropa, diskoak, liburuak, argiontziak, altzari txikiak…

Ziburu

Non: Sokoako Untxin auzunean.
Noiz: Hilabeteko lehen igandean, 10.00etatik 18.00etara.
Zer: Diskoak, arropa, liburuak, altzariak eta abar.

Baiona

Non: Paul Bert plazan.
Noiz: Ostiral guztietan 07.00etatik 13.00etara.
Zer: Arropa, liburuak, diskoak, altzariak, etxeko tresnak…

Baiona

Non: Remparts Lachepaillet karrikan.
Noiz: Hilabeteko lehen larunbatean, 09.00etatik 19.00etara.
Zer: Arropa, liburuak, diskoak, altzariak, etxeko tresnak