HUHEZINEMAK HAUTATU DITU HAMAR FINALISTAK

HUHEZINEMAK HAUTATU DITU HAMAR FINALISTAK Apirilaren 5ean Aretxabaletako Arkupe aretoan egingo dute sari banaketa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/huhezinemak-hautatu-ditu-hamar-finalistak/@@download/image/0536de58-8997-459b-a102-7fb12e70c8b1.jpeg
2019/03/07
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Apirilaren 5ean Aretxabaletako Arkupe aretoan egingo dute sari banaketa.
HUHEZINEMAK HAUTATU DITU HAMAR FINALISTAK

Hautatu dituzte Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiaren 12. edizioko hamar finalistak. 2019ko apirilaren 2tik 5era ospatuko dute, eta 200 euroko ordainsaria jasoko du finalistetako bakoitzak parte-hartze hutsagatik. Orotara, 5.000 euro banatuko dituztela iragarri dute, hiru sailen arteko sariketetan banatutakoak. Hauek dira finalistak:


Gogor atzea (Oier Fuentes) 6’56’’
Shell Phone (Miren Mujika) 9’42’’
Tximeletaren hegaldia (Amaia San Sebastian) 4’41’’
Un agujero en el muro (Carlos Moure) 18’30’’
Minutuak (Mikel Uralde Arrue) 9’50’’
Zain (Pello Gutierrez) 12’36’’
Ama (Josu Martinez) 7’20’’
Asfixia (Leire Egaña) 4’40’’
Agnès (Irati Elortondo) 7’39’’
Ancora lucciole (Maria Elorza) 14’23’’

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, hamarretik sei film labur dira euskarazkoak. Sail Ofizialean hautatutako hamar lanetatik bost emakume zuzendariek eginak dira, eta beste bostak, gizon zuzendarienak. Drama da hautatutako film labur gehienak barnebiltzen dituen generoa, hautatutako film laburren artean animaziozko lan bat dago, eta horietatik zazpi finantziazio publikorik gabe eginak dira (Vertigo sarirako hautagaiak).

Apirilaren 5ean Aretxabaletako Arkupe aretoan egingo den sari banaketa ekitaldian, Sail Ofizialean hautatutako hamar filmen egileek jasoko dituzten 200 euroez gain, beste sari hauetakoren bat irabazteko aukera iango dute:

  • Goiena Saria: 1.000 €
    Epaimahai Ofizialak emango du saria eta euskarazko film onena sarituko du.
  • Mundukide Saria: 700 €
    Hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du.
  • Vertigo Saria: 400 €
    Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahai batek emango du saria, eta diru laguntza publikorik gabe ekoiztutako eta banatutako film laburrik onenak jasoko du.
  • Ikusleen Saria: 300 €
  • Fikzio Onenaren Saria: 300 €
  • Dokumental Onenaren Saria: 300 €
  • Argazki Onenaren Saria
    Ogeita4 enpresak 1.500 eurotan baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, 2020ko Huhezineman aurkeztuko duen euskarazko film labur bat egiteko.
  • Ikusleen Saria: 100 €
  • Kutixi Saria: 400 €
  • Ikusleen saria: 100 €