89 lan aurkeztu dituzte 12. Huhezinema jaialdian!

89 lan aurkeztu dituzte 12. Huhezinema jaialdian! Guztira 89 lan aurkeztu dituzte Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 12. ediziora. Horietatik gehienak, 60 film labur, Sail Ofizialera aurkeztutako lanak dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/89-lan-aurkeztu-dituzte-12-huhezinema-jaialdian/@@download/image/cropped-wordpress-cabecera-5.png
2019/02/21
Guztira 89 lan aurkeztu dituzte Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 12. ediziora. Horietatik gehienak, 60 film labur, Sail Ofizialera aurkeztutako lanak dira.
89 lan aurkeztu dituzte 12. Huhezinema jaialdian!

Antolakuntza taldeak hamar finalistak hautatu beharko ditu ondoren epaimahai ofizialak sariak horien artean banatu ditzan. Azken urtean Euskal Herrian egindakoaren lagin anitza bildu dute Sail Ofizialera aurkeztu diren lanetan: eskarmentuzko zuzendarien lanak eta hasiberrien filmak, emakumezko eta gizonezko egileen proposamenak, fikziozko filmak, dokumentalak, elkarrizketarik gabeko filmak eta abar.

MU Ikasleen Sailera hamaika lan aurkeztu dituzte Mondragon Unibertsitateko ikasleek; bideoklipak, film laburrak eta dokumentalak aurkeztu dituzte ikasleek.

 

Kutixi Sailean, berriz, 18 ikus-entzunezko jaso ditu talde antolatzaileak.