'Game of Thrones'-en itzulerarekin ez galtzeko, oinarrizko nozioak

'Game of Thrones'-en itzulerarekin ez galtzeko, oinarrizko nozioak Bai, badakigu jada mila aldiz entzun duzula baina berriro errepikatuko dugu: Apirilaren 14an 'Game of Thrones' telesailaren azken denboraldia estreinatuko da. Pertsonaia ugari eta azpi-trama korapilatsuekin apur bat galduta zabiltzala ere badakigu. Kontziente gara, ez zarela zehazki gogoratzen zein puntutan geratu zen guztia. Lasai! Jarraian memoria freskatzeko oinarrizko nozio batzuk eta ikusi behar dituzun atal garrantzitsuenen zerrenda osatu dugu eta! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/game-of-thrones-en-itzulerarekin-ez-galtzeko-oinarrizko-nozioak/@@download/image/Game-of-Thrones-game-of-thrones-39162296-2560-1600.jpg
2019/04/03

Testua: Gaizka Izagirre@Gaizka_Izagirre

Bai, badakigu jada mila aldiz entzun duzula baina berriro errepikatuko dugu: Apirilaren 14an 'Game of Thrones' telesailaren azken denboraldia estreinatuko da. Pertsonaia ugari eta azpi-trama korapilatsuekin apur bat galduta zabiltzala ere badakigu. Kontziente gara, ez zarela zehazki gogoratzen zein puntutan geratu zen guztia. Lasai! Jarraian memoria freskatzeko oinarrizko nozio batzuk eta ikusi behar dituzun atal garrantzitsuenen zerrenda osatu dugu eta!
'Game of Thrones'-en itzulerarekin ez galtzeko, oinarrizko nozioak

OINARRIZKOA

Game of Thrones (euskaraz Tronuen Jokoa edo Tronuen Dema) David Benioff eta D. B. Weiss-ek sortutako Erdi Aroko fantasiazko telesaila da. George R. R. Martin idazlearen A Song of Ice and Fire eleberrietan oinarrituta dago eta AEB-tako HBO ezagunak ekoitzia izan da.

8. denboraldia

Zortzigarren eta azken denboraldiak, 410 minututan banaturiko sei atal izango ditu:
8x01: 54 minutu
8x02: 58 minutu
8x03: 60 minutu
8x04: 78 minutu
8x05: 80 minutu
8x06: 80 minutu

Ezinbesteko atalak

1x01: 'Negua badator'

Begi bistakoa eta oinarrizkoa dirudien arren, telesail gutxik lortu dute hain ezinbestekoa izan beharko lukeen lehen atal biribil bat osatzea. Hemen, pertsonaiak aurkezteko, Stark etxearen inguruko trama batzuk irekitzeko eta Daenerys eta Viserys-en lehen minutuak ikusteko baliotsua izan zen.  Gerora sortuko diren istorio guztien germena lehen ordu bete honetan topatu genuen.

1x09: 'Baelor'

Bikien arteko gurutzaketa zitala,  Robb-en lehen garaipen garrantzitsua gerratean, Khal Drogo hilzoriko dagoen bitartean, Daenerys-ek erabaki gogor eta garrantzitsu bat hartzen duen unea eta Aemon-en maisuaren jatorria ezagutu genituen.

2x05: 'Harrenhaleko mamua'

Arya pertsonaia zoragarria eta mamitsua dela baieztatzen duen atala, aurpegirik gabeko gizonezkoen trama horren hastapena ikusiko baikenuen eta bertan Stark familiaren alaba txikia nola murgiltzen zen. Baina ez hori bakarrik, Renly Baratheon-en hilketa ikusi genuen, "Ez dut erregina bat izan nahi, ERREGINA baizik" esaldiarekin,  Margaery-ren anbiziotasunaren lehen zantzuak ikusi genituen eta Tyrion-ek gerora sekulako jokoa emango zuen Su Valyrio-a deskubritu zuen.

2x09: 'Urbeltzak'

Gertakari konkretu bati atal oso bat eskaini zioten lehena, Stannis-en flota eta Burdinazko Tronuaren leialen arteko guda erakutsi zuena. Ikaragarria!

2x10: 'Valar Morghulis'

Jon Snow basatien artean infiltratzen den bitartean, Bran eta Rickon Winterfell-etik ihes egitea lortzen zuten unea ikus zitekeen bertan. Gainera Robb-en ezkontza ikusiko genuen eta nola Joffrey-k Sansa mesprezatzen zuen Margaery-ren probetxurako.

3x04: 'Eta orain bere guardia amaitu da'


Telesail osoko atalik introspektiboena izan litekeen honetan, Crasterreko Dorreko matxinada ikusi genuen, Lord Mormont uren beste aldean amaitu zuen bitartean. Daenerys-ek "Dracarys" hitz boteretsua erabiliz, bere tropa handitzen hasi zen uneaz ere gozatu genuen.

 

3x09: ' Castamerreko euriak'

Ezkontza Gorria. Hori besterik ez dugu esango.

4x02: ' Lehoia eta arrosa'

Ezkontza batetik beste batera, kasu honetan Lannister eta Tyrell etxekoen artekoa. Bitxikeria moduan, hau izan zen liburuen egilea den George R.R. Martin-ek telesailerako idatzi zuen azken gidoia.

4x09: 'Harresiaren zaindariak'

Gaztelu beltzaren defentsan zentratzen zen atal boteretsua.

5x08: 'Hardhome etxea'

Tyrion, Daenerys-en aholkulari bilakatzen zen atal interesgarria. Gainera Theon-en Sansari bere anaien inguruko sekretu bat aitortzen zion, Arya ostra saltzailea bilakatzen zen bitartean. Baina zalantzarik gabe interesgarriena, Jon eta konpainia basatien eremura iristen zirela da. Baina ez ziren bertara iristen bakarrak eta ondorioz, Gaueko Erregearen aurkako lehen gerrate handia hasiko da.

5x10: ' Errukia'

Atalaren izenburua 'errukia' izan arren, mendekuz eta justiziaz beteriko minutuak ikusi genituen. Ekoizpen osoko sekuentziarik hunkigarrienetarikoa den Cersei-ren 'Lotsaren Paseoa' ikusi genuen bertan, latza!

6x05: 'Atetzarra'

HODOR!

-horrekin guztia argi ezta?-

6x09: 'Sasikumeen guda'

Ramsay Bolton gaizkile-protagonista dela, pantaila txikiaren historian sekula errodatu den sekuentziarik ikusgarri eta itogarriena. Behin eta berriz ikusi beharreko atala zalantzarik gabe. 

7x04: 'Harrapakin gerratea'

Nola "jokatu" gerrate batean dragoiak edukita. Hori da hemen frogatu zutena. Daenerys-ek partida erraldoi horren "xake-taula" hausten zuen bitartean, Tyrion apur bat kezkatua sumatu genuen bertan.

7x07: 'Dragoia eta otsoa'

Atal honekin amaitu zen zazpigarren denboraldia eta hemen ikusi genituen telesaileko azken irudiak. Pertsonaia nagusiak Dragoien Putzuan kokatuak daude. Nahiko lasaia baina tentsioz beteriko uneak bizi genituen; Cersei-ren planak, Hatz-Txikiri segada, Theon-en ausardia ekintza eta Jon Snow-en benetako jatorria besteak beste. 

pertsonaiak

(Wikipediatik ateratako taulak)

DENBORALDIAK

EUSKAL HERRIA

Zazpigarren denboraldia ezagun egin zen gure artean Euskal Herrian errodaturiko hainbat kokaleku ikus baitzitezkeen bertan: Zumaiako Flysch-a, Gaztelugatxe eta Barrika izan ziren aukeratu zituzten tokiak. Azken denboraldi honetan gure inguruko beste txokorik ikusteko aukera izango al dugu?

ARTIKULU HAU INTERESATU BAZAIZU: