Martxan da Zinea.eus-en VI. Kritika Lehiaketa

Martxan da Zinea.eus-en VI. Kritika Lehiaketa Urtebeteko lana izango da. Astero-astero zinemara joan beharko duzu, film bat arretaz jarraitu eta, ondoren, eragin dizun hausnarketa publiko zabal batekin partekatu beharko duzu. Trukean, ospea, loria eta dirutxo bat jasoko dituzu. Erronka onartzeko prest? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-zinea-eus-en-vi-kritika-lehiaketa/@@download/image/kartela-2-600x462.jpg
2020/03/02
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Urtebeteko lana izango da. Astero-astero zinemara joan beharko duzu, film bat arretaz jarraitu eta, ondoren, eragin dizun hausnarketa publiko zabal batekin partekatu beharko duzu. Trukean, ospea, loria eta dirutxo bat jasoko dituzu. Erronka onartzeko prest?
Martxan da Zinea.eus-en VI. Kritika Lehiaketa

Aurten ere, zinemari buruzko errepertorioa biribiltzeko asmotan, zinema-aretoetan ikusgai diren filmen kritikak argitaratzeko asmoa dute ZINEA.EUS euskal zinema ataleko arduradunek. Hori dela eta, zeregin horretaz arduratuko den laguna behar dugu, zineman jarduten duen norbait, ala besterik gabe, zinemazalea den edonor. Azken urteetan Uxue Arzelus, Aritz Sorzabal, Mikel Zumeta, Zigor Etxebeste eta Sara Hernandez izan dituzte haiekin lanean, eta orain, 2020ko ekainetik aurrera, urtebetez ariko den kritikari berria topatu nahi dute.

Parte hartu nahi? Hauxe da egin behar duzuna:

  1. Aukeratu euskal film bat, 2019tik aurrera estreinatutakoa aukeran.
  2. Kritika egin.
  3. Bidali info@zinea.eus helbidera.

Kritikari gisa hautatua izateko deialdira aurkezteko kontuan hartu behar dira:

  • Parte hartzaileek euskal film bat hautatu eta haren inguruko kritika egin behar dute. 
  • Kritikek izan ohi duten formatua errespetatu behar da. 300 eta 400 hitz bitartekoa izan behar du, eta filmaren izenburua, zuzendaria, urtea eta herrialdea aipatzea ezinbestekoa izango da.
  • Lana bidaltzeko azken eguna maiatzaren 31a izango da (ostirala, egun hori barne), egilearen izen-abizenak, adina, herria, posta-helbidea eta telefonoa jartzea ahaztu gabe.
  • Deialdira aurkeztutako kritika guztiak Zinea atarian argitaratuko dituzte lehenengoz eta, ondoren, Ganbara datutegian jarriko dituzte. Kritika bidaltzen duen hautagai orok bere lana argitaratzea onartzen du, beraz.
  • Kritikaria aukeratzeko, iazko irabazlea hautatu zuen aditu taldearen iritzia izango dute kontuan.
  • Pertsona bakoitzak kritika bakarra bidaltzeko aukera du.
  • Irabazleak urtebeteko konpromisoa hartuko du Zinea atariko arduradunekin, eta deialdira aurkeztutako lanaren ezaugarri antzekoak dituen kritika osatu beharko du astero, asteazkenetan publikatuko dutena.
  • Egindako kritika bakoitzagatik ordainduko zaio, ohiko kolaborazioen prezioan.

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan info@zinea.eus helbidean edota 943 504 206 telefono zenbakian.