M-8: zifrek dute egia

M-8: zifrek dute egia Martxoak 8ko greba garrantzitsua da, badakizu zergatik? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/m-8-zifrek-dute-egia/@@download/image/m8.jpg
2018/03/07
Martxoak 8ko greba garrantzitsua da, badakizu zergatik?
M-8: zifrek dute egia

Oraindik zalantzak dituzu M-8ko grebaren inguruan? Datuek hitz egin dezatela; edozein argudiok baino hobeto konbentzituko zaituzte.

 

M8-ZIFRAK

  • 650 milioi: egun, adin txikikoak zirela ezkondu zituzten emakumeen kopurua.
  • 12 milioi: urtean haur direla ezkontzera behartutako emakumeak.
  • %80: gizakien trafikoko biktimetatik emakumeen eta nesken kopurua.
  • %98: gizakien trafikoko biktima kopurutik sexu esplotaziorako erabilitakoak-
  • %90: sexu erasoen biktimetatik emakumeen kopurua.
  • %99: gizonak diren bortxatzaileak.
  • %35-70: bikotekidearen eskutik sexu erasoak jasan dituzten emakumeen kopurua.
  • %92: Indian, emakumeen kopuru honek adierazi du sexu erasoak jasan dituela.
  • %38: munduan eraildako emakumeen kopuru hori beren bikotekideek erailak dira.
  • %95: gizonezkoak diren hiltzaile kopurua munduan.
  • %2: Munduko lursailen kopuru hori da soilik emakumeena.
  • %25: Emakumeen kopuru hori nekazariak dira.
  • 520 milioi: analfabetoak diren emakumeen kopurua.
  • %70: Munduko txiroen kopuru hau emakumeak dira.
  • %13: Emakume batek gizonen lan berdina egin arren kobratzen duen portzentaia txikiagoa.
  • %20: Zuzendari postuetan dauden emakumeen kopurua.

 

Jarraitu genezake, baina honezkero konbentzitu zaitugula uste dugu; eta orain, greba eta manifestazioarekin bat egiteko prest?