Bukatuta
Zuk ere becatari izan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/zuk-ere-becatari-izan-nahi-duzu/@@download/image/20121031029becatu.jpg

Zuk ere becatari izan nahi duzu?

Zuk ere becatari izan nahi duzu?
Azaroaren 10ean Euskal Herriko becatari guztiak BECen bilduko gara, Becatu Festibalean ariko diren Berri Txarrak, Esne Beltza, Zea Mays, Willis Drumond eta Zuloak taldeen doinuez gozatzeko. Sekulakoa izango da! GAZTEZULOn zazpi sarrera bikoitz ditugu zozkatzeko. Parte hartu nahi duzula? Jarraitu irakurtzen!

Becatu jaialdia galdu nahi ez baduzu eta oraindik sarrerarik gabe bazaude, aukera paregabea proposatzen dizugu: kopla lehiaketa!

Parte hartu nahi baduzu, bete alboko koadroa zure datuekin, eta 'Zure erantzuna' dioen laukitxoan idatz ezazu Becatu jaialdiari buruzko koplatxo bat.

Ez da horren zaila lagun! Hona hemen gure proposamena…

Geure musikagaz gozatzea
ez dutenez debekatu
azaroaren 10ean denok
egingo dugu becatu!


Badakizu: kontzertuetara lagunen batekin, bikotearekin, lehengusuarekin, pisukidearekin edo sudurraren puntan jartzen zaizunarekin joateko asmoa baduzu, hartu parte eta zure izena zozketa zakuan sartuko dugu. Zorte on, becatariok!