Bukatuta
Zuk aukeratuko duzu GAZTEZULO azala! SORPRESA! GAZTEZULO aldizkariak bere 200. zenbakia kaleratuko du azaroan, eta sekulako ospakizunak ari gara antolatzen... hona lehena! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/zuk-aukeratuko-duzu-gaztezulo-azala/@@download/image/gaztezulo_200.jpg

Zuk aukeratuko duzu GAZTEZULO azala!

SORPRESA! GAZTEZULO aldizkariak bere 200. zenbakia kaleratuko du azaroan, eta sekulako ospakizunak ari gara antolatzen... hona lehena!
Zuk aukeratuko duzu GAZTEZULO azala!

GAZTEZULO aldizkariak 200. zenbakia argitaratuko du 2018ko azaroan; zeinen azkar pasatzen den denbora!! Zifra honetara iristea ez da erraza izan, eta sekulako ospakizunak, sorpresak eta sariak antolatuko ditugu, zuek guztiokin behar den bezala zenbaki borobil hau ospatzeko. Festarekin hasteko irrikatan gaudenez, dagoeneko jarri dugu martxan lehen sorpresa!! Adi ibili, datozen hilabeteetan gehiago izango dira eta!

Zuen fideltasuna eta maitasuna saritu nahi dugu, eta horretarako, azaroko 200. zenbakiko azala nor edo zer izango duen ZUEK erabakitzea nahi dugu! Zuen esku uzten dugu ardura garrantzitsu hau; NORK/ZERK merezi du GAZTEZULO AZALA?

HILABETE duzue zuen proposamen zoroenak botatzeko; ondoren, bozkatuenen artean BOST FINALISTAK izendatuko ditugu, eta zuek izango zarete azken hitza izango duzuenak!

Ardura handia dela dakigunez, lehiaketa honetan parte hartzen duzuen guztion artean OPARI-SORTA eder bat zozkatuko dugu, honako produktuekin:

  • 10 euro Elkar dendetan erabiltzeko
  • Boga garagardoa
  • GAZTEZULO kamiseta
  • GAZTEZULO aldizkaria
  • Gorrotxategi almendrazko teilak
  • Zituene artisau pasta
  • Puntueus 10.000ra goaz poltsa

 

ZUEN PROPOSAMENAK JASOTZEKO DESIRATZEN GAUDE!

ZEIN IZANGO OTE DA IRABAZLEA?