Bukatuta
'Sortuko dira besteak' zuzenean entzutera joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/sortuko-dira-besteak-zuzenean-entzutera-joan-nahi-duzu/@@download/image/201211273291sortuko_dira.jpg

'Sortuko dira besteak' zuzenean entzutera joan nahi duzu?

Xabier Leteren omenezko emanaldia da 'Sortuko dira besteak'. Belaunaldi eta estilo ezberdinetako musikariak, denak elkarrekin, beren ahotsak eta doinuak bateratuz, borobildutako kontzertua eskainiko dute abenduaren 15ean Gasteizko Printzipal Antzokian, eta GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz ditugu izena ematen duzuenon artean zozkatzeko. Badakizue zer egin!

Eñaut Elorrieta, Amets Arzallus, Alex Sardui, Petti, Mikel Urdangarin, Pier Paul Berzaitz eta Arantxa Irazustak hartzen dute parte proiektu honetan, eta Euskal Herri osoan aurkezten ari diren emanaldiak arrakasta itzela eskuratu du.
Gabonekin batera, musikari taldeak Gasteizen egingo du geraldia, eta abenduaren 15ean Printzipal Aretoan eskainiko dute kontzertua 20:00etatik aurrera. Lagun bat besotik heldu eta bertara joan nahi baduzu, alboko koadroa bete besterik ez duzu. Zure datuak zozketa zakuan sartuko ditugu, eta zorte pixka batekin, bertan izango zara. Animatu, gazte!