Bukatuta
Produkturik onenak dastatu eta euskalgintza babestu! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/produkturik-onenak--dastatu-eta-euskalgintza-babestu/@@download/image/errigora_1418203008.jpg

Produkturik onenak dastatu eta euskalgintza babestu!

Errigora saskia aberatsa da kalitatezko produktuen aniztasunean, baina baita esanahian ere. Nafarroako Erriberan, euskara ofiziala ez den zonaldean, euskalgintzari bultzada emateko halburuz jarri dute egitasmoa martxan AEK-k, Sortzenek, Ikastolen Elkarteak eta Zazpiak Bat Harreman Sareak. GAZTEZULOtarrok ere eskatu dugu gure saskia, eta zuetako bati oparitu nahi diogu! Zuretzat nahi duzu? Sartu gure webguneko ‘Lehiaketak’ atalean eta erantzun ondoko galdera: Zein lau musika taldetako bateria-jotzailea izan da Galder Izagirre?

iPod Shufflea, Arkaitz Jimenezentzat



Trapagaranera bidali dugu Ipod Shufflea! Arkaitz Jimenez Barbolla 2011tik da harpideduna, baina aurretik ere irakurtzen zuen GAZTEZULO, kioskoan erosita zein, aitortu digunez, liburutegian lapurtuta. Kultura atala gustatzen zaio gehien, batez ere musikarekin lotutako edukiak. Hala ere, argazkilaritza ere gustuko duenez, asko miresten ditu Galder Izagirreren argazkiak, "brutalak" direla dio! Hori bai, aldizkaria goitik behera irakurtzen dute etxeko kideek, eta ondorioz beti "zeozer berria" ikasten dutela dio, eta eskerrak eman dizkigu. GAZTEZULOko lantaldearen partez, eskerrik asko zuri Arkaitz, hain irakurle fina izateagatiK!