Bukatuta
Patana Fest jaialdira joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/patana-fest-jaialdira-joan-nahi-duzu/@@download/image/patana_fest_1369746216.jpg

Patana Fest jaialdira joan nahi duzu?

Patana Fest jaialdira joan nahi duzu?
Ekainaren 8an, larunbata, Patana Fest musika jaialdia egingo dute Zestoan. 18:00etan hasita, Malder, Kasik, Wilhelm & The Dancing Animals, Skasti, Grises, Lin Ton Taun eta Belako igoko dira eszenatokira. Bertan izan nahi baduzu, ibili bizkor eta bete alboko koadroa, bi sarrera bikoitz zozkatuko baititugu!


Zestoako hiru lagunek hitzetatik ekintzetara pasatzea erabaki zutenean sortu zen Patana Fest jaialdia, eta aurten egingo dute lehen edizioa, ekainaren 8an. Zestoako Udalaren eta hainbat babesleren laguntzarekin, Euskal Herriko dozena erdi talde bildu eta kartel txukuna osatzea lortu dute.

Baina giroa goizaldetik berotuko dute, trikipoteoa, bazkaria eta artisau azoka egingo baitituzte herrian. Arratsaldeko 18:00etan, azkenik, hasiko da festa, eta Malder zestoarrek, Azkoitia eta Azpeitiako Kasik taldeak, Wilhelm & The Dancing Animals iruñearrek, Skasti zarauztarrek, Grises eta Lin Ton Taun zestoarrak eta Belako mungiarrak beren musika onena entzunaraziko dute goizeko ordu txikiak arte.

Beraz, esandakoa: bi sarrera iribazi nahi badituzu, hartu parte zozketan!