Bukatuta
'Mugakoa' dantza ikuskizunaz gozatu nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/mugakoa-dantza-ikuskizunaz-gozatu-nahi-duzu/@@download/image/dantzaz_1393921088.jpg

'Mugakoa' dantza ikuskizunaz gozatu nahi duzu?

Dantzaz Konpainiak 'Mugakoa' emanaldia estreinatuko du datorren asteazkenean, martxoak 12, 20:30ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. dFeria jaialdiaren baitako emanaldi honetara joan nahi izanez gero, badakizu: bete beheko koadroa, eta bi sarrera bikoitzen zozketan sartuko zara. Zorte on!


Adriana Pous Ojeda zuzendari artistikoaren eskutik, kalean hasi eta aretoan amaitzen den Mugakoak emanaldia prestatu du Dantzaz Konpainiak. Bertan ariko dira Lionel Ah-Sou, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Stefan Fredriksen, Carlos González, Fem Rosa Has, Alicia Navas, Valentina Pedica, Martxel Rodriguez, Josu Santamaría, Marina Scotto eta Beñat Urretabizkaia dantzariak.

GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz dauzkagu estreinaldirako, beraz, hartu parte gure zozketan!