Bukatuta
MP3a, Bediara

Ez genuen uste horren zaila zenik, baina kosta egin zaizue azaroko galderari zuzen erantzutea! Bederatzi metro ditu munduko olaturik handienak, Zilarrezko Dragoia ezizenaz da ezaguna, eta urtean behin sortzen da Qintiang ibaiaren bokalean, Txinan. Galderari ongi erantzun dioten bakan horietako bat Irune Intxausti da, zorionak neska! Urtebeteko harpidetza oparitu zioten iaz, eta aurten luzatu egingo du, gure protagonisten elkarrizketak gustura irakurtzen baititu etxean. Bediara bidalitako MP3a osasunarekin urratu dezazula!