Bukatuta
Mauleko finalaurrekora joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/mauleko-finalaurrekora-joan-nahi-duzu/@@download/image/bertsolari_txap_1382432069.jpg

Mauleko finalaurrekora joan nahi duzu?

Mauleko finalaurrekora joan nahi duzu?
Irailean abiatu zen eta abenduaren 15ean BECen amaituko da Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013. Azken honetan izango diren bertsolariek, baina, beren plaza irabazi beharko dute, eta azaroaren 30ean, larunbata, Maulen zazpigarren eta azken finalaurrekoa jokatuko dute. GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz dauzkagu izena ematen duzuenon artean zozkatzeko. Animatu!


Azaroaren 30eko saioa Maule-Lextarren egingo dute, Ororena pilotalekuan, 17:30etik aurrera. Oraindik bertan ariko diren bertsolarien izenak ez dakizkigun arren, zita garrantzitsua izango da, zapigarren finalaurrekoa eta BECerako sailkatzeko azken aukera izango baita. Giroa bero-bero egongo da, eta 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiari neurria hartzeko balioko du.

Zuk ere bertan izan nahi baduzu, badakizu: bete beheko koadroa, eta zorte on!