Bukatuta
'Losers' antzezlana ikustera gonbidatzen zaitugu! 4 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu abuztuaren 14ko funtziorako, 20:00etan. Parte hartu! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/losers-antzezlana-ikustera-gonbidatzen-zaitugu/@@download/image/D9VebIzXsAA89Su.jpg

'Losers' antzezlana ikustera gonbidatzen zaitugu!

4 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu abuztuaren 14ko funtziorako, 20:00etan. Parte hartu!
'Losers' antzezlana ikustera gonbidatzen zaitugu!

Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktore bikainekin ondo pasatzeko prest? Adi, Txalo Produkzioen proposamen berrirako LAU SARRERA BIKOITZ zozkatuko ditugu eta! Losers (galtzaileak) izena du, eta hau da kontatuko duten istorioa:

Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe. Horregatik euren buruak galtzailetzat dituzte eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.

Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat. Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote. Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute. Lortuko al dute?

EGUNA: Abuztuak 14, asteazkena.

ORDUA: 20:00etan.

LEKUA: Antzoki Zaharra, Donostia.