Bukatuta
Kutxa Kultur Festibalera joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/kutxa-kultur-festibalera-joan-nahi-duzu/@@download/image/2012866407kutxa_kultur.jpg

Kutxa Kultur Festibalera joan nahi duzu?

Irailaren 7an eta 8an, Kutxa Kultur Festibala egingo dute Donostiako Igeldoko Jolas Parkean. Bi egunez, Maxïmo Park, The Ravionettes, The Horrors eta Love of Lesbian bezalako talde ospetsuak entzuteko aukera izango da, gure arteko talde gazteekin batera. GAZTEZULOn lau sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. Eman izena!

Bi eguneko festibal potoloa antolatu du Kutxak irailaren hasierarako. Irailaren 7an, ostirala, Maxïmo Park, The Raveonettes, The Whip eta Russian Red igoko dira eszenatokira, eta haiekin batera, Naiga, Anai Arrebak, Patta ta Sendaezinak, Correos eta Lolas Club euskal taldeak izango dira.

Larunbatean, aldiz,
The Horrors, Love of Lesbian, Los Campesinos!, Delorentos eta Anari arituko dira, eta Wilhem and the Dancing Animals, Gora Gora Kids, Peachy Joke, Inra eta Mutürbeltz izango dira talde gonbidatuak.

Jolas Parkera sartu eta musikaz gain bertako giroaz eta eremuez gozatu nahi baduzu, bete alboko koadroa. Zorte pixka batekin, lagun bat gonbidatu eta ongi pasatzeko aukera izango duzu. Ibili bizkor!