Bukatuta
Kepa Matxain eta Enara Eizagirre joango dira Lobo Electrico ikustera

Bi sarrera bikoitzen zozketan parte hartu duzuen guztien artean, Kepa Matxain eta Enara Eizagirreren izenak agerrarazi ditu zoriak. Hortaz, ostiralean hilak 11 Lobo Electricok Urnietako Sarobe kulturgunean emango duen kontzertura dohainik joango dira aukeratzen duten lagunarekin batera. Zorionak eta gozatu zuzenekoa!
Bestalde, oraindik ere zozketagai dugu Dar-Dar antzerki taldeak larunbatean hilak 12 Donostiako Antzoki Zaharrean taularatuko duen Etzi antzezlana ikusi ahal izateko sarrera bikoitza. Zurea izan daiteke! gaztezulo@gaztezulo helbidera mezu bat bidali besterik ez duzu egin behar zuzen-zuzenean zozketan sartzeko, zure izen-abizenekin eta kontakturako telefono zenbaki batekin. Azkar!