Bukatuta
Kaskoak, Paula Akarregirentzat https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/kaskoak-paula-akarregirentzat/@@download/image/irabazlea_1361459429.jpg

Kaskoak, Paula Akarregirentzat

Fin ibili zarete hilabete honetan, eta parte hartu duzuen guztiek zuzen erantzun diozue otsaileko aleko galderari: belauneko lesio batek atera zuen Pantxika Telleria koreografoa Pariseko Kontserbatoriotik. Zozketa egin dugu, eta zoriak Paula Akarregi lekeitiarraren alde egin du. Zorionak! Hamabost urterekin egin zuen harpidetza eskolan, eta sei urte geroago GAZTEZULO gustura irakurtzen jarraitzen duela aitortu digu. Bejondeizula!