Bukatuta
Kamera digitala, Bartzelonara

Joan den hilabeteko galdera zertxobait nahasgarria izan zitekeen, eta horregatik Chloe Moretzen hurrengo filma Carrie edota Sils Maria dela esan diguzuenen erantzunak eman ditugu ontzat. Saria Bartzelonaraino bidali dugu oraingoan, bertan ikasten baitu Andrea Olaitz iruñearrak. Ahizpak oparitu zion GAZTEZULOren harpidetza, eta etxetik alde egin baino lehen telefonoz hots egin eta helbide berria eman zigun, Katalunian ere aldizkaria irakurri ahal izateko. Bejondeizula!