Bukatuta
'Jokoz-kanpo' ikustera eramango zaitugu! Antzerkira etorri nahi? Parte hartu lehiaketan! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/jokoz-kanpo-ikustera-eramango-zaitugu/@@download/image/jokoz-kanpo_1433835914.jpg

'Jokoz-kanpo' ikustera eramango zaitugu!

Antzerkira etorri nahi? Parte hartu lehiaketan!
'Jokoz-kanpo' ikustera eramango zaitugu!

Borobil Teatroren Jokoz-kanpo antzezlana ikusi nahi duzu? GAZTEZULOn 2 SARRERA BIKOITZ zozkatuko ditugu!

 

NOIZ: Uztailak 5, 20:00etan

NON: Donostiako Antzoki Zaharra

 

LABURPENA: Manuk eta Martinek futbol talde banaren ardura dute. Mutil koskorrak entrenatzen dituzte, kirol miresgarri honek dituen balore guztiak eransteko asmotan. Manuk eta Martinek aspalditik ezagutzen dute elkar. Manuk eta Martinek finala dute begien bistan. Eta finala irabazi egin nahi dute. Garaipena dute nor direla frogatzeko modu bakarra, bizitzan ez daudela jokoz kanpo erakusteko aukera bakarra.

Jokoz kanpo futbol-zelaietan dabilen bortxaz ari da, parodia eran betiere. Borobil Teatroak joko-eremu bihurtzen du agertokia, zertarako eta, komedia eran betiere, maiz futbol-munduan gertatu ohi diren jokaera irrazional eta onartezinak erakusteko.

Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota dira Anartz Zuazuak zuzendutako lan honen protagonista. EZ GALDU!