Bukatuta
'Itzala' antzezlana ikustera joan nahi duzu?

Otsailaren 21ean eta 22an, ostirala eta larunbata, 'Itzala' ikuskizuna aurkeztuko du Kabia Teatroak Donostiako Lugaritz kultur etxean, eta GAZTEZULOn ostiraleko emanaldirako sei sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. Hartu parte!
"Nor, istorio honetako protagonista, kaleko edozein pertsona izan daiteke. Bere emaztearengandik bananduta bizi da, bakarrik, etxe xume batean. Nor deitzen diogu, baina izatez Nor ez da inor. Ezustean baina, Nork bisita berezia hartuko du: bera bezalakoa, baina beltzez jantzita dagoen pertsona bat agertuko zaio. Berehala konturatuko da, ordea, bere itzalaren itxura hartzen duen pertsonaia berezi hori, Herioa dela eta bere bila datorrela."
Halaxe aurkeztu du obra Kabia Teatroak. Lehen emanaldia ostiralean eskainiko dute (bihar), 20:30ean, eta Donostia Kulturaren eskutik, sei sarrera bikoitz zozkatuko ditugu beheko koadroa betetzen duzuenen artean. Animatu!