Bukatuta
Ipod Shufflea, Mutrikura

4,01 metro, horixe Maialen Axpe pertika jauzilariaren marka. Ion Urionabarrenetxea mutrikuarrak zuzen erantzun dio gure maiatzeko galderari, eta berari egokitu zaio Ipod Shuffle dotorea.
Zorionak motel! 21 urteko gazteak orain hiru urte egin zuen harpidetza Durangoko Azokan, aldizkaria ezagutu eta berehala, eta oso argazkizalea izanik, ‘Iruditan’ eta ‘Bertso Satanikoak’ atalei die estimu berezia. Gutxik jaso dute oparia zurea bezalako poztasun oihu batez, beraz, gozatu merezitako jostailutxoa!