Bukatuta
Iñigo Muguruzaren egitasmo berria –Lurra– entzun nahi duzu zuzenean? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/inigo-muguruzaren-egitasmo-berria-lurra-entzun-nahi-duzu-zuzenean/@@download/image/lurra_1358348458.jpg

Iñigo Muguruzaren egitasmo berria –Lurra– entzun nahi duzu zuzenean?

Iñigo Muguruzaren egitasmo berria –Lurra– entzun nahi duzu zuzenean?
Lurra laukoteak kontzertua emango du datorren urtarrilaren 25ean, ostiralez, Donostiako Imanol Larzabal Aretoan. Eta bi sarrera bikoitz ditugu banatzeko!

Zuzenekoa gaueko 21:00etan hasiko da Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal aretoan. Ez baduzu galdu nahi, bete koadroa zure datuekin eta zozketan sartuko zaitugu. Bi sarrera bikoitz ditugu gure harpidedunentzat!

Iñigo Muguruzaren egitasmo berria dugu Lurra. Oraingo esperimentu honetarako Carlos Zubikoa –Sagarroi, Apurtu- eskarmentu handiko baxulariarekin elkartu da; Ane Garcia –ahotsa- eta Ander Larrañaga –darbuka eta kajoi- gazteak dira laukoteren gainontzeko musikariak.
Taldeak soinu akustikoak jorratzen ditu, Afrikatik ateratako esklaboen erritmo eta harmoniak Europa eta Amerikako folkloreekin nahastutako bossa, blues, reggae estiloak esploratuz. Banda honek soinu propioa lortzen du euskaraz egindako hitzez, Aneren ahots xarmangarriaz, perkusioak eta "basamortuaren mugako" gitarrekin.