Bukatuta
Euskarazko Bakarrizketa Lehiaketako finala hemen da! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/euskarazko-bakarrizketa-lehiaketako-finala-hemen-da/@@download/image/20112228298monologo.jpg

Euskarazko Bakarrizketa Lehiaketako finala hemen da!

Euskarazko Bakarrizketa Lehiaketako finala hemen da!
Euskarazko bakarrizketa lehiaketa antolatu dute bigarren aldiz jarraian Villabona-Amasan eta ostiraleko finalerako sarrera bikoitz bat zozkatuko dugu. 

Aurrena, bi kanporaketa egin dituzte eta ostiralean, hilak 25, finala izango da. Honako bost monologistek parte hartuko dute lehiaketaren azken saioan: Mailu Arruti lasartearra, Eneritz Artetxe bermeotarra, Ione Gorostarzu berastegiarra -joan den urtean publikoaren saria eskuratu zuen-, Nahia Hualde gasteiztarra eta Erika Olaizola azpeitiarra.

Sarrerak nahi? Ba emaila bidali gaztezulo@gaztezulo.com helbidera zure izen-abizenekin eta kontakturako telefono zenbaki bat utzita.