Bukatuta
Euskal Herriko Errugbi Kopa ikustera joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/euskal-herriko-errugbi-kopa-ikustera-joan-nahi-duzu/@@download/image/20127127498rugby_kopa.jpg

Euskal Herriko Errugbi Kopa ikustera joan nahi duzu?

Euskal Herriko Errugbi Kopa ikustera joan nahi duzu?
Datorren abuztuaren 3an Euskal Herriko I. Errugbi Kopa jokatuko dute Donostiako Anoeta futbol zelaian Aviron Bayonnais eta Biarritz Olympique taldeek. GAZTEZULOk bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu norgehiagoko ikustera joan zaitezen. Ibili bizkor eta eman izena!

Uztaileko alean Aretz Iginiz eta Arnaud Heguy talde banatako errugbi jokalariekin izan gara, eta partidaren aurretik dituzten sentsazioez eta beraien arteko lehiaz aritu dira elkarrizketan. Izan ere, lehen aldiz jokatuko da aurten Euskal Herriko Errugbi Kopa, eta datozen edizioetan talde gehiagok ere parte hartzeko itxaropena dute.

Arratsaldeko giro bikainaz eta jokaldi onenez gozatu nahi baduzu, bete alboko koadroa eta zoaz lagun batekin ongi pasatzera. Ez aukera galdu!