'Etxeko saltsak' antzerkirako sarrerak irabazi nahi?

Datorren hilerako, irailak 13, plan borobil bat proposatzen dizugu! Txalo Produkzioen antzezlan arrakastatsua ikusi nahi? Etxeko saltsak ikustera eramango zaitu GAZTEZULOk! BI SARRERA BIKOITZ zozkatzen ditugu; azkar ibili eta parte hartu!
Greg eta Ginny etxe berean bizi dira. Maitaleak dira eta bizimodu zoriontsuan, ustez, sekreturen bat baitago tartean, isil-gordean. Ginnyk gurasoen landetxera, bisita egitera doala esango dio, baina gezurretan ari da. Izan ere, Philip, bere maitale sekretuarengana doa, harremana bertan behera utzi behar dutela esateko asmoz. Gregek, susmo txarra hartuta, neska laguna segiko du eta bera baino lehen iritsiko da Philip eta Sheila bere emaztea, bizi diren landetxera. Ginnyren gurasoak direlakoan dago. Ginnyk Philipi aitaren plantak egitea eskatzen dio. Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino aurrez-aurre!
NOIZ: Irailak 13, 20:00etan
NON: Donostiako Antzoki Zaharrean